Posts Tagged “eskuin muturra”
Kaixo euskaldun eta balkaniarrok, bozkatzaile zein abstentzionistok! Oraingoan, noski, gure irratsaioa hauteskundeei eman diegu, batez ere Europako hauteskundeei. Balkanetako eta periferiako herrialdeen nondik-norakoak komentatu ditugu, eta ondorio nagusi bi atera ditugu: a) Balkanetako eta periferiako herrialde guztietan Europako Partidu Popularraren kide diren alderdiek irabazi dituztela hauteskundeak; eta b) eskuin muturra herrialde hauetan ez dela hain…
Kaixo Balkanetako ehuntzaileok!! Oraingoan gure 100. irratsaioa egin dugu, beraz esan dezakegu hiru urte hauetan, Tesla Ordua fin-fin ibili dela, eta bere helburu bat (irautea) lortu duela. Ikusi beharko dugu gorengo helburu bat, hots, eragina izatea, lortu duen; baina hori gure entzuleek erabaki beharko dute. Gaurkoan programa ordu betekoa baino luzeagoa atera zaigu. Ez da…
Kaixo Balkanetako bidezidorrok! Aste honetako programa hauteskundeekin hasi dugu; Ipar Mazedonian izen aldaketatik hona egin diren lehen hauteskundeekin. Hauteskunde presidentzialak izan dira, aurreko igandean lehen itzulia jokatu da. Gobernuaren aldeko Batasun Sozialdemokrataren Stevo Pendarovski hautagaiak botoen %42 lortu du, VMROko Gordana Siljanovska-Davkova hautagaiak %41 eta Blerim Reka hautagai albanomazedoniarrak %11; beraz Pendarovski eta Siljanovska-Davkova izango…
Kaixo Balkanetako pljeskavica jaleok! Aste honetan Nkola Teslaren jaiotzaren 156. urteurrena izan da, data benetan garrantzitsua guretzat. Berriz ere, Ipar Mazedoniara egin dugu salto, izan ere, Jens Stoltenberg NATOko Idazkari Nagusiak, Estatu hau NATOrekin bat egitera gonbidatu du, oraindik egiteke dagoen erreferendum baten erabakiaren menpe dagoen itunari baiezkoa emanez gero. Grezia izan da horretan gehien…
Kaixo Balkanetako mendikateok! Oraingoan, berriz ere Ipar Mazedoniarekin etorri gara. Izan ere, bertako parlamentuak (sozialdemokraten eta albanomazedoniarren gehiengoarekin) bigarren aldiz onartu du izen aldaketa. Beraz, Errepublikako lehendakaria, Gjorgje Ivanov jauna (izen aldaketaren kontrako oposizioaren gertukoa berau), oraingoan legea sinatzera behartua dago. Izen aldaketak Konstituzio aldaketa ere badakarrenez, herriak izango du azken hitza. Zurrumurruen arabera, erreferenduma…
Kaixo, kolo-dantzariok! Aste honetan hainbat gai ekarri ditugu gurera. Lehengoa, noski, Greziako lehen ministro Tsiprasen eta Mazedoniako lehen ministro Zaeven arteko akordioa izan da. “Ipar Mazedonia” deituko da Mazedonia hemendik aurrera. Guk hemen hori zergatik izan denetan zein erreakzio piztu dituen azaldu dugu. Honekin jarraituz, joan den astean Serbiako lehendakari Aleksandar Vučićek esandako adierazpen batzuei…
Kaixo balkaniarrok! Aste honetako berriak, batez ere hiru gunetan zentratu dira. Alde batetik, bulgariar eskuin muturreko erradikalenek, Sofian 30 eta 40. hamarkadetan politikari faxista izan zen Hristo Lukov jeneralaren omenezko “Lukovmarsh” deitutako manifestazioa egin izanean. Ondoko herrialdeetan, Grezian eta Mazedonian, izenaren inguruko eztabaidak jarraitu egiten du. Hori dela eta, bi herrialdeen arteko elkarrizketek jarraitu egiten…