Lur eta Murmur's Archive

Lurrak ere esateko asko daukalako. 'Lur eta murmur' programan Bizilur elkarteko kideok lurraren murmurrei mikrofonoak jarri eta 97 irratiaren uhin askeen bidez zabalduko ditugu. Elikadura burujabetza, herrien garapena, baserritarren borrokak nazioartean naiz Euskal Herrian... horiek eta beste hainbat gai hizpide, bi ostegunetik behin, eguerdiko 3etatik aurrera. Duela bi urte Tas Tas Irratian Bizilurreko kideek aurrera eramandako Euskal Herriko izen indigenako ('Lekil lum') programa bakarraren erreleboa hartzera dator 'Lur eta murmur'. Lurretik eta lurrarentzako, 'Lur eta murmur'.
Lur eta Murmur: Mugarik ez! Transnazionalik ez!

Lur eta Murmur: Mugarik ez! Transnazionalik ez!

Emakumeon Mundu Martxa, nazioarteko mugimendu bat da, kolektibo feminista ugari biltzen duena. 2000. Urtean jaio zen, Quebec-en, eta mundu lurralde askotan dago gaur egun. Bost urtean behin, nazioarteko ekintza bat antolatzen dute, gai partekatu batekin, lurralde bakoitzak gero bere errealitatera egokituz. Duela 5 urte, haziak izan ziren ekintzaren ardatz nagusia. Aurtengo ekintzako ardatza, berriz, mugen,…

Read more »

Lur eta Murmur: ¿Qué comen las que malcomen? (Zer jaten dute gaizki jaten dutenek?)

Lur eta Murmur: ¿Qué comen las que malcomen? (Zer jaten dute gaizki jaten dutenek?)

Gero eta jende gehiagok ezin du erabaki zer jaten duen. Krisi-une hauetan, elikadura-asistentzialismoko hainbat ekimen agertzen dira, baina: kontuan hartzen al dira benetan pertsona horien beharrak? Edo, pertsonak baino gehiago, kapitala elikatzen dute? Zer gertatzen da pertsona ahulenek askotan lortzen dutena jangarri bada, baina ez elikagai? Nola gainditu oztopo guzti horiek? Baladre kolektiboak, Zambra argitaletxearen…

Read more »

Lur eta Murmur: Ehun aldiz uhinak burujabetzekin ehunduz

Lur eta Murmur: Ehun aldiz uhinak burujabetzekin ehunduz

Bizitza ospatzekoa da, gauza txikiak zein handiak, eta Lur eta Murmurren ospatu nahi dugu gaur zifra borobil batera ailegatu garela!! Bai, 100 aldiz uhinetara salto egin dugulako! Hau da marka! 2012an Bilboko desagertutako Tas Tas Irrati Librean Bizilurretik LEKI LUM izenekin sortu genuen elikadura burujabetza, feminismoa eta internazionalismoa oinarri dituen irratsaioak 100 programak bete ditu…

Read more »

Lur eta Murmur: Arrantza jasangarria

Lur eta Murmur: Arrantza jasangarria

Euskal Herriak itsasoarekin izan du beti harremana. Herri arrantzalea gara eta arrantza sekulako garrantzia izan du beti gure kostaldeko herrietan, bai jarduera ekonomikoaren alorrean zein kulturalean. Halaber, zer dakigu gaurko euskaldunok itsasoa eta arrantzari buruz? Zalantza askorik gabe, inkesta batean gutxi ala oso gutxi lirateke erantzunik entzunenak. Herriak edota eskualdek elikatzeko ezinbestekoak diren elikagai-hornitzaileek osatzen…

Read more »

Lur eta Murmur: Sustraiak. Barazkijalea, agroekologikoa eta emakume migratzaileen laneratzeko egitasmoa.

Lur eta Murmur: Sustraiak. Barazkijalea, agroekologikoa eta emakume migratzaileen laneratzeko egitasmoa.

2020 urte -askorentzat – madarikatua bukatzeko gutxi falta denean, bere burua berrasmatu eta bestelako norabidea hartzeko apostua hartu duen proiektu batera hurbilduko gara. Iazko abenduan ezagutzeko aukera izan bagenu ere, oraingoan beste aurpegiarekin datozkigu sukaldea eta elikadura eraldaketa soziala eta politikorako tresnak direla ziurtatzen duen egitasmoa. Berrogeialdian bidai-lagunak egin, – Errotik Cooperativa – indarrak batu…

Read more »

Lur eta Murmur: Eau de CAF

Lur eta Murmur: Eau de CAF

Azaroaren 29an Palestinarekiko nazioarteko elkartasun eguna da. Israelgo Estatu sionista Palestinako lurretan ezartzeko inposaketa eman zenetik une zail eta larri asko bizi izan dituzte gure lagun palestinarrek. Baina beti egin izan dute aurrera, oztopo guztiak gaindituz. Tamaina guztietako oztopoak gaindituz: gerrak, genozidioak, apartheid politikak, okupazioa, bahiketak, ….biolentzia bortitza munduko agintarien isiltasunaren aurrean, Israelekin lerrokatu direnak….

Read more »

Lur eta Murmur: A25 INDARKERIA MATXISTARIK EZ!

Lur eta Murmur: A25 INDARKERIA MATXISTARIK EZ!

Bi aste barru, azaroaren 25a izango da, Indarkeria Matxistaren Nazioarteko eguna. Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, Sonia Vidalekin hitz egin dugu, Sindikato Labrego Galegoko eta La Via Campesinako kidea, egun horren inguruan sustatzen ari diren kanpainari buruz: Baserritarrok gure eskubideen alde borrokan, kapitalismoaren eta patriarkatuaren birusaren aurka!    

Read more »

Lur eta Murmur: Txile, herriak hitz egin du

Lur eta Murmur: Txile, herriak hitz egin du

Txileko kaleetan urtebeteko borroka herrikoiaren ondoren, herriak (boto-emaileen %78) Pinocheten Konstituzioa atzean uztea eta berri bat idaztearen alde dagoela argi utzi du. Orain, zuhurtziaz aztertu behar da emaitza, eta hurrengo urratsak planifikatu, Konbentzio Konstituzionala osatuko duten 155 pertsonen hautaketak herri mugimenduak, indigenak, nekazariak, emakumeak, LGTBak… ordezka ditzan eta Txileren eraldaketan aurrera egin dezan. Lur eta…

Read more »

Lur eta Murmur: Agroekologia zatarra

Lur eta Murmur: Agroekologia zatarra

Hurrengo urriaren 16an Transnazionalen aurka eta Herrien Elikadura burujabetzaren aldeko nazioarteko ekintza eguna ospatzen dugu. Honen haritik, La Via Campesinatik agroecologia eta elikadura burujabetzaren printzipioetatik abiatuta gure gizarteak eraldatzeko deia luzatzen digute. Jaten doguna garelako eta elikagai osasuntsuak jan ahal izatea oinarrizko eskubide delako, elikadura burujabetza eta agroekologia behar dugu munduko txoko guztietan! Lur eta…

Read more »

Lur eta Murmur: Arabar errioxako upategiak

Lur eta Murmur: Arabar errioxako upategiak

“Ardoa edanda mozkortzen naiz” dio abestiak eta hain zuzen ardoa izango dugu hizpide irratsaio honetan. Euskal Herriko txoko ezberdinetan ardoa egiten den arren, gaur Arabar errioxa aldera bidaiatuko dugu, mahats-bilketa zelan joan den jakiteko ez ezik, agroekologia ardogintzan nola gauzatzen da ikasteko eta jatorrizko izendapenaren inguruan dagoen aferara hurbilduko gara ere. Arabar Errioxa Ebro ibaiaren…

Read more »

Lur eta Murmur: COVID19 eta Brasilgo herri indigenak

Lur eta Murmur: COVID19 eta Brasilgo herri indigenak

Euskal Herrian COVID19ak eragindako pandemiatik ateratzear gaudenean, ezin dugu ezikusiarena egin Latinoamerikan bizi den egoerarekin, bereziki Brasilen. Herri honetan 700.000tik gorako kasuak baieztatuta eta 37.000 hildako baino gehiago dituztenean, hainbatek eragilek zalantzan jartzen dituzte Jair Bolsonaroren Gobernuak emandako datuak. Testuinguru honetan, aste honetan Osvaldo Cruz Fundazioak atera berri duen ikerketan Brasilen ospitalizatutako pertsonen %48a jatorrizko…

Read more »

Lur eta Murmur: Boterea itzalean: haragiaren lobbya

Lur eta Murmur: Boterea itzalean: haragiaren lobbya

Zer pentsatuko zenuke haragi gorri industriala eta ultraprozesatuaren kontsumoa tabakoa bezain kaltegarria dela esango bagenizuke? Zer esango zenuke haragiaren industriako enpresek kontsumoaren politika publikoaen gaineko erabakiak hartuko balukete eta ondorioz 3-4 aldiz biderkatu dugula haragiaren kontsumoa gure dietan? Hauek datu guztiak eta gehiago, Justicia Alimentaria argitaratu berri duen “El poder en la sombra: apuntes sobre…

Read more »

Lur eta Murmur: COVID19 osteko Euskal Herriko ekonomia ekologikoaren alde

Lur eta Murmur: COVID19 osteko Euskal Herriko ekonomia ekologikoaren alde

Azken asteetan asko aipatzen da “normaltasun berria” kontzeptua. Aurretik genuena baina, ba zen jada krisi bat: sistema kapitalistaren krisia, jendartearen zapalkuntzan eta naturaren suntsipenean oinarritzen dena. Horren aurrean, hainbatek pausu bat aurrera eman dute benetazko “normaltasun berri bat” probokatzeko, lehengora ez itzultzeko. Horien artean, Euskal Herriko akademiko-talde anitz batek 5 puntuko manifestu bat landu eta…

Read more »

Lur eta Murmur: Arrantza COVID-19 garaian

Lur eta Murmur: Arrantza COVID-19 garaian

Orokorrean arrantzari buruz gutxi badakigula aitortzen dugu, baina konszienteak al gara arrantzaleek  gaur egun bizi duten egoeraz? Zein egoeratan zeuden gure itsasoak pandemiaren aurretik? Nola markatzen da gure mahaietara iristen den arrainen prezioa? Itxialdian daramatzagun egunetan, arrantzari buruzko hainbat berriak zein iritzi artikulu argitaratuak izan dira ohiko hedabideetan, baina biralizatu direnak Laredo edo Getariako portuetan…

Read more »

Lur eta Murmur: Nekazarien borroken nazioarteko eguna

Lur eta Murmur: Nekazarien borroken nazioarteko eguna

Apirilaren 17a, ez da edozein eguna, egun berezia da La Via Campesina baserritar mugimenduarentzat eta Elikadura Burujabetzaren alde bat egiten dogun eragile eta pertsonarentzat munduan zehar. Orain dela 24 urte Brasilgo MSTko 19 baserritar hil zituzten haien lurrak eta elikadura burujabetzarako eskubidea denfendatzeagatik. Horen arira lurra eta baserritaren eskubideak defendatzen dogunok baserritarren borroka eguna ospatzen…

Read more »

Lur eta Murmur: Koronabirusa eta baserritar txikiak

Lur eta Murmur: Koronabirusa eta baserritar txikiak

Etxean egonda ere, Lur eta Murmur irratsaioarekin jarraitzen dugu! Gaurko programan ezagutu nahi izan dugu nola ari diren bizitzen Euskal Herriko baserritarrak Koronaburisaren alarma-egoera hau. Zailtasunak zailtasun, elkartasun sareak antolatzen ari dira ekoizleen eta herritarren artean, eta horiek medio, kalitatezko elikagai osasuntsuak etxeetara iristea bermatzen ari dira, baserritarren lana babestuz. Besteak beste, aurkeztu ditugu ditugu…

Read more »