Archivo de Tesla ordua
Kaixo valakomaiteok!! Gaur beste elkarrizketa batekin ekingo diogu programari, Hungariatik auzo Errumaniara egingo dugu. Han beste madrildar batekin egin dugu topo, hain zuzen Jose Luis Forneo, hau da “Un Vallekano en Rumania” delakoarekin. Elkarrizketa gazteleraz egin dugu. En el programa de hoy tenemos a José Luis Forneo, que lleva un conocido blog sobre aquel país…
Gabon balkaniarrok!! Gaur berriz itzuli gara zuekin Tesla Ordua programan. Gaurkoan, aurreko batean elkarrizketatu genuen Jose Miguel, Budapesten bizi den madrildarra. Elkarrizketa gaztelaniaz izan da. En esta segunda entrevista realizada a Josemi, hemos tocado más los temas políticos. En este caso hemos hablado del sistema político en Hungría, sobre todo de la política de Viktor…
¡Buenas tardes! En el programa de ayer fue en castellano (a partir del cuarto minuto todo está en español), entrevistamos a Josemi, un madrileño de Leganés que lleva viviendo más de 15 años en Budapest. Con él hablamos de su experiencia viviendo en Eslovaquia y de la posterior en Hungría. Sociedad, cultura y política salpican…
Egunon, Trantsilvaniako basook!! Oraingo programa honetan, antzinako formatura itzuli gara, eta munduko geopolitika apur bat alde batera utziz, Balkanetan zentratu gara. Errumaniako protestak izan ditugu batez ere mintzagai. Protesta hauen arrazoi nagusia, teorian, ustelkeria da, eta baita Errumaniako Gobernuak ustelkeriaren kontrako zigor penalak arintzeko asmoz egindako dekretu bat indargabetzea. Hala ,ere, ustelkeria Errumanian behintzat 1989tik…
Egun on lagunok!!! Aste honetan formatu berriarekin jarraitzen dugu, eta honenbestez geopolitikaz hitz egin dugu. Kasu honetan, arreta Europan jarri dugu; batez ere Europar Batasunean, honen izaera neoliberalean eta defizit demokratikoan. Egun, proiektu hori kolokan dago bai mugimendu subiranista berriak (eskuin populistakoak zein independentistak) agertu direlako eta baita ere, azken urteetan AEBrekiko hain politika segidista…
Egunon Adriatikoko hondartzok!! Ate honetan, Tesla Orduaren formatu berriarekin jarraitu dugu, geopolitikari globalari ateak irekiz. Kasu honetan Latin Amerika izan dugu hizpide, alde batetik hango Gobernu eskuindar berriekiko (Temer Brasilen eta Macri Argentinan) Donald Trumpen agintaldi berriak ekar ditzazkeen ondorioak aztertuz. Trumpek gogor hitz egin du Latin Amerikako ezkerreko proiektuen kontra (Kubaren zein Venezuelaren kontra),…
Egunon, euskoslaviarrok!! Aste honetako poprograman, aurtengo formatu berriari ekin diogu, eta Gabirel Ezkurdia politologoa izna dugu gurekin batera, Balkanetatik urrundu eta geopolitikaz aritzeko. Baina horren aurretik, Balkanetako gaiei heldu diegu, kasu honetan Euskal Herrian izan ditugun zenbait berriri buruz. Lehenik eta behin, ETBren “Sautrela” programan egindako erreportai baten harira, Dubravka Ugrešić idazle kroaziarra izan dugu…
Gabon lagunok! Tesla Ordua irratsaioaren programa honetan, aurtengo urtarrilean estreinatu dugun formatua hartu dugu berriro; hau da, Balkanak eta Munduko geopolitika uztartu ditugu. Oraingoan, Donald Trump izan dugu hizpide, laster AEBtako lehendakari kargua hartuko du eta. Trumpek munduarekiko, Errusiarekiko, Txinarekiko, Europarekiko, NATOrekiko eta Latin Amerikarekiko antza jarraituko duen politikaz aritu gara, eta bere iragarri isolamendu-politikaren…
Kaixo lagunok! Atzoko irratsaioan bi gai tratatu genituen. Lehenengo, datorren igandean abenduak 11, Mazedonian ospatuko diren hauteskundeak aztertu genituen, aurkezten diren alderdiak eta inkestek iragartzen dutena. Ondoren, Drina Zubia Kultur Elkarteak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak antolatu zuten III. Balkandar asteaz hitz egin genuen. Ekitaldiak laburki errepasatu eta irratsaioaren bigarren ordu erdian Boris Malagurskik…
Egunon Danubioko txalupok!! Tesla Orduaren emisio berri honetan, jada hasi den III Balkandar Asteari buruz arituko gara. Astelehenean, Leioako kanpusean eman genuen “Kateen Zama” (euskarazko azpitituluekin) eta ondoren solasaldi bat egin dugu. Hurrengo hitzaurrean gaur bertan (2016-11-23), arratsaldean izango dugu Bilbon (bart egindako irratsaioan, “bihar” esaten dugu, aurreko gauekoa baita), 18:00etan, Zirika gunean; “Kateen Zama…
Egun on entzuleok! Atzoko programan, gure elkarteak aurki antolatuko duen III. Balkandar Asteaz mintzatu gara. Aurtengo Balkandar Astea berezia izango da, eta ez soilik egun bat baino gehiagotan egingo dugulako, eta ezta hiri batean baino gehiagotan egingo ditugulako ekitaldiak, baizik eta Boris Malagurski zinemagile serbo-kanadiarra gure artean egongo delako. Malagurski, Donostia 2016 Kultur Hiriburua programaren…
Egunon jugomaiteok!! Tesla Orduaren bigarren denboraldiko bigarren irratsaioa aurkezten dizuegu. Oraingo honetan, prestatutako egitaraua uste baino azkarrago bete dugu eta hitz eta pitz, azkenean lanak erdizka utzi ditugu (inat delakoa izango da?).
Atzo, ekainak 28, guretzat iraila arteko azken saioa izateaz gain, Vidovdan eguna izan zen, serbiarrentzat euren nortasunaren eta naziotasunaren eguna dena. Vidovdan egunean, serbiarren historian eragin handia izan dituzten gertaerak gertatu izan ohi dira, horietako ezagunena 1389.ean izan zelarik: Kosovoko Borroka. Vidovdan festaren jatorri paganotik hasiko gara, egun den jai nazionala bihurtu arte izan duen…
Egun on Balkanetako hajdukak!! Atzoko Tesla orduaren 7. emanaldiarekin gatorkizue. Oraingo honetan liburuari errepasoa ematen hasi gara, atzoko emanaldian Josep Palau i Balletbò katalanaren El espejismo yugoslavo izan dugu mintzagai. Palau oso gazte hil zen 41 urterekin, 1997.ean eta liburu hori hil aurretik atera zuen, 1996.ean, beraz gudak bukatu eta gutxira, baina hala ere, Jugoslaviaren…
Drugovi, ongi etorriak Tesla Orduaren 6. Emanaldira. 2016-5-17ko kapituluan Brian Hall kazetari estatubatuarrak 1990. Hamarkada hasieran idatzi zuen liburua gomendatu dugu: The Impossible Country: A Journey Through the Last Days of Yugoslavia (gaztelaniaz argitaratua dago ere bai: El país imposible. Yugoslavia: viaje al borde del naufragio). Bidai liburu honen testuingurua aprobetxatuz, 1989an Jugoslaviak Euro-Vision festibala…
Ongi etorriak 97FM irrati libreko Balkanetarako leihora, ongi etorriak Tesla Orduaren 4. Kapitulura. 2016ko apirilaren 19ko irratsaioan Pankrti esloveniar talde punk mitikoa ezagutu dugu, Nahia Sanzo kazetariari elkarrizketa (gaztelaniaz) interesgarri bat egin diogu bere Balkanetara eginiko bidaiak aitzakia moduan hartuta bertako egoera soziopolitikoari buruz hitz egiteko. Horrez gain, apirilaren 24ean ospatuko diren serbiar hauteskundeak aztertu…