Posts Tagged “Kroazia”

Tesla ordua: 87 irratsaioa

By |

Kaixo rakijazaleok! Aste honetako programan, politikaz, kirolez eta kulturaz aritu izan gara. Lehenbizi politikaz aritu gara, non Kroaziak eta Ipar Mazedoniak Venezuelan Juan Guaido onartu dutela aipatu dugu. Gerora, Freedom House deitutako think tank estatubatuar batek Balkanetako herrialdeak “herri aske” eta “herri partzialki askeetan” sailkatu dituela eta, sailkapen honetaz aritu gara. Gauza konkretuagoez hitz eginez,…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 86 irratsaioa

By |

Kaixo Danubio elikatzen duzuen errekastotxook! Programa hau kirolekin hasi dugu. Lehenik, tenisari so egin diogu, batez ere Australiako Open txapelketarik, zeina Novak Djokovićek irabazi duen. Djokovićek irabazten duen 15. aari handia da hau. Beste alde batetik, sendi-jatorria Balkanetan, Bosnia-Herzegovinan duen Kenan Kodro fitxatu du Athleticek, eta honi buruz ere zerbait komentatu dugu. Aurten zurigorriek fitxatzen…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 80 irratsaioa

By |

Kaixo Balkanen bitxikerien zaleok! Aste honetan, gure prentsa Esloveniaz blai agertu zaigu, Quim Torra Kataluniako lehendakariak 1991ko “esloveniar bidea” delakoaren inguruan eginiko adierazpenen kontura. Hala ere, gai horri tarte zabala eman diogun arren, bukaerarako utzi dugu, lehenago beste gai batzuk jorratu ditugularik. Kirolekin hasi gara. Hasteko, Frantzian jokatzen ari den Europako (emakumezkoen) Eskubaloi Txapelketarekin hasi…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 79 irratsaioa

By |

Kaixo, Balkanetako bidezidorretako ibiltariok!! Aste honetako irratsaio osoa elkarrizketa bati eskaini diogu. 97 Irratiko estudioetan, Adrian Fuentes izan dugu, bai irailean zein azaroan Balkanetan egon den bilbotarra. Fuentes batez ere politikak eraman du Balkanetara: Gure gonbidatua Eusko Alkartasunako eta Euskal Herria Bilduko militantea da, eta horrez gain, Gazte Abertzaleak erakundeko zuzendaritzaren parte, eta azken honen…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 75 irratsaioa

By |

Kaixo, Danubioko txalupatxook! Oraingoan, programa bi eletan egin dugu, elkarrizketa bat erdaraz, eta berriak euskaraz. Comenzamos con una entrevista a nuestro amigo Josemi, que vive en Budapest, y nos ha puesto al corriente de la actualidad de aquel país, tanto sobre el Gobierno de Orbán, su realidad e imagen, así como los conflictos que tiene…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 74 irratsaioa

By |

Kaixo, Adriatikoko marinelok! Gaurkoan programa ele biz egin dugu. El programa de hoy ha sido bilingüe. Hemos comenzado en castellano a hablar sobre el fallido referéndum sobre el cambio de nombre del Estado e integración en la UE y OTAN en Macedonia; y el posterior cambio en la Constitución aprobado por el Parlamento, en espíritu…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 70 irratsaioa: Mazedoniako erreferenduma

By |

Kaixo, kaixo balkanzaleok! Uda gogor baten ostean, hemen dago berriz Tesla Ordua! Aurten erronka edo herrenka gogorragoa izango dugu, izan ere, gure agendak asko estutu baitira, eta gure irisgarritasuna mugatu. Lehen adibidea, programa hau dugu, diferituta eskaintzen ari baitizuegu. Izan ere, igandean grabatu behar izan dugu antenara ostegunean iritsi den programa, hain zuzen guk programan…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 69 irratsaioa

By |

Kaixo jarraitzaile balkandarrok!! Hauxe, ikasturte honetako gure azken saioa izan da. Beraz, normalean baino luzeagoa izan da, ordu eta erdikoa (Internetez, irratian ordu betez soilik entzun ahal izan baduzue ere). Gaurko saio luze-luze honetan, gure atentzio gehiena (gizonezkoen) Munduko Kopak hartu du. Kroaziak finalean 4-2 galdu zuen Frantziaren kontra, irudi bikaina eman ostean. Pena handia…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 68 irratsaioa

By |

Kaixo Balkanetako pljeskavica jaleok! Aste honetan Nkola Teslaren jaiotzaren 156. urteurrena izan da, data benetan garrantzitsua guretzat. Berriz ere, Ipar Mazedoniara egin dugu salto, izan ere, Jens Stoltenberg NATOko Idazkari Nagusiak, Estatu hau NATOrekin bat egitera gonbidatu du, oraindik egiteke dagoen erreferendum baten erabakiaren menpe dagoen itunari baiezkoa emanez gero. Grezia izan da horretan gehien…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 67 irratsaioa.

By |

Kaixo Balkanetako mendikateok! Oraingoan, berriz ere Ipar Mazedoniarekin etorri gara. Izan ere, bertako parlamentuak (sozialdemokraten eta albanomazedoniarren gehiengoarekin) bigarren aldiz onartu du izen aldaketa. Beraz, Errepublikako lehendakaria, Gjorgje Ivanov jauna (izen aldaketaren kontrako oposizioaren gertukoa berau), oraingoan legea sinatzera behartua dago. Izen aldaketak Konstituzio aldaketa ere badakarrenez, herriak izango du azken hitza. Zurrumurruen arabera, erreferenduma…

Jarraitu irakurtzen »