Mugaldeko taberna's Archive

Sara Fantova etorri da Mugaldeko tabernara. Bere lehen luzemetraiari buruz aritu gara, luze, sakon, interesgarri. Bilbotarra da, SanFranen bizi da. Eta iazko Aste Nagusian zinema errodatzen aritu zen bere ekipoarekin txupinazoan eta Bilboko txoznetan. Aurteno irailean pantaila handian eman dute filma. Eta sei aste iraun ditu Bilboko zinemetan. Sekulako arrakasta.

Euskal Herrian greba eta mobilizazio eguna izan da urriaren 15a. Eta jendea kalera atera da: ikasleak, irakasleak, langileak, herritarrak … Palestinaren alde. Sindikatuen deialdiak sekulako arrakasta izan du eguerdiko mobilizazioetan. 110.000 lagun Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñean. Eta fabriketan, eta beste herri askotan ere bai. Iluntzean Gernika Palestina herri ekimenak deitutako burrunbadak eta mobilizazioak herrietan….

Hala Bedi irratia, Arrosa irrati sareak edota 97 irrati libretik sortzen den informazioari adi egon. Urriaren 15a, asteazkena, greba eta mobilizazio eguna izango da. Bilbon gertatzen dena, beste herrialde eta hiriburuetan pasatzen dena kontatzen saiatuko gara. Sintonizatu irrati libreak… entzun 97 irrati librea!

Koldo Almandoz zine zuzendaria izan da Mugaldeko tabernan, eta Zeru ahoak seriari buruz, eta euskal zinemari buruz aritu gara berarekin. Olabeagan -Noruegan- grabatu duten noir serie bereziari buruz mintzatu da. Musika zuzenean 15 urtez Koldo Otamendik musikazuzenean.eus atariak 15 urte bete dituela eta, urrian zehar, 15 egunez Euskal Herri osoan burutuko diren 15 kontzertuei buruz…

Anje Duhalde izan da Mugaldeko tabernan. ERROBI taldea izan zen, euskaraz rocka egin zuen lehenengoa Euskal Herrian. Eta orain 50. urteurrena ospatzen dute Anje Duhalde eta Mixel Ducauk. Bilbon izango dira maiatzaren 4an, eta Donostian ekainaren 21ean. Garai haietaz, musikaz, hizkuntzaz eta gauza askotaz mintzatu gara Anje Duhalderekin, eta Errobiren abestiak entzun ditugu taberna. https://ia600306.us.archive.org/18/items/Errobi/Errobi.mp3…

Gorka Urbizuren argazki bat ikusi, eta hor dauden diskoei begira geratu barik, bilatu eta entzuten jarri gara. Bob Marley & The Wailers taldearen SURVIVAL -Afrika omentzen duen diskotzarra, 1979) eta Haizea taldea bestetik. Eta euskal folk doinu progresiboekin 70. hamarkadan murgildu gara. Garai hartako Izukaitz eta Errobi entzun ditugu. Horrelaxe daude gauzak, hemen ere.

Bizkarsoro eta Negu Hurbilak euskal filmak Mugaldeko tabernan. Katti Pochelu Gastibeltza ekoiztetxeko arduraduna eta Ekain Albite Negu kolektibokoa.

1973ko abenduaren 20an Carrero Blanco hil zuen ETA erakundeak Madrilen. Abestiak, liburuak, filma bat eta memoria kolektiboa guratzatu zaizkigu gaur Mugaldeko Tabernan. https://ia801202.us.archive.org/12/items/carreroekintza/carreroekintza.mp3 Download this podcast

Willis Drummond taldeak azken kontzertuak emango ditu datozen egunetan. Bilboko Kafe Antzokian, Hernaniko kultur etxean eta Intxaurrondon. Jurgi Ekiza abeslaria Mugaldeko tabernara gonbidatu dugu taldeaz eta agurraz hitz egiteko. https://ia601209.us.archive.org/17/items/willisdrummonAzkena/willisdrummonAzkena.mp3 Download this podcast

Irulegiko eskua deskubritu zutela urtea ospatu dugu berriki, eta gure hizkuntzaren altxorrik aspaldikoenak Sorioneku jarri gintuen euskaldunok. Euskararen nazioarteko eguna ospatu berri da, eta biharamuna nolakoa den aztertzeari ekin diogu. Letrak eta musika. Markos Gimenoren 101 LETRAKARTEL Joseba Sarrionandiak ez zuen Markos Gimeno Vesga artista ezagutu, baina liburu eder baten bildu ditu ermuarraren palindromoak, kartel…

Palestinar herriarekin elkartasun eguna da gaurkoa munduan. Eta azken aldi honetan, egunero edo ia egunero ari gara gure kezka eta elkartasuna erakusten Palestinarekin. Gure kulturatik begirada Palestinari Wafa Idris, Tapia eta Leturiaren abestia Check point rock dokumentala Atef Abu Saif Berria egunkarian Mosab Abu Toha eta Adania Xibli idazle palestinarrak Palestina zauritua Imanol Murua…

Bidasoa 2018-2023 dokumentala aurkeztu zuen Fermin Muguruzak Donostiako zinemaldian irailean. Geroztik han eta hemen ikusi da arrazakeriaren kontrako filma, harrera sareetan ari direnen lekukotasuna, Bidasoa ibaiaren inguruan hil diren lagunei omenaldia, Bidasoa eta inguruko taldeen musika. Lan eder bat. Fermin Muguruza Mugaldeko tabernan izan dugu, eta istorio ederrak kontatu dizkigu,lan honetako zuzendari eta arduradun gisa….

TRB Turbo Retrobator taldearen doinu elektronikoekin zabaldu dugu Mugaldeko taberna. Mikel Laboaren Baztan abestiaren XXI. mendeko bertsio elektroniko eta dantzagarria entzun dugu. Etxahun Arregi musikaria izan da gurean. Abestiak eta ikusentzunezko proposamenak luzatu dizkigu. Irudia, soinua eta hurrengo larunbateko zuzeneko emanaldia Bilbon. Arima SoulZarauzko baque soul musikariak izan dira gurean. Lidia Insausti eta Mikel Makala,…

Hautsi da Anphora zuzenean aurkeztu dute Bilboko Bira kulturgunean Ruper Ordorika eta Bernardo Atxagan. Loraldiako lehen ekitaldia izan da. Guk irratian entzun ditugu diskoko abestiak eta Atxagaren errezitaldiak. Loraldia festibala aurkeztu digute Amaia Ocerin eta Imanol Agirre antolatzaileek irratian. Bilbon dabil Gabriel ArestiEta Karmelok datorren larunbaten Bilbon egingo den bidearen berri eman digu, eta gaurko…